
BESTE BAT! Circuito de las Artes en Vivo
Fecha: 12 Febrero 2021
Apertura: 19:15 h.
Concierto: 19:30 h.
Anticipada Silla Individual: 16€ (+ gastos gestión)
MUSIKAK SALBATUKO GAITU
Gatibu, 2020.
Musikak salbatuko gaitu sekula bizi izan ez dugun larrialdi bati Gatibuk inoiz ez bezalako heldutasuna erakutsiz emandako erantzuna da.
2020ak 20 urteko ibilbidean mugarri izan behar zuen Gatibutarrontzat. Iaztik, martxoaren 28an, Bilboko Bilbao Arenan, belaunaldi askotako milaka Gatibuzalerekin 20 urteok ospatzeko kontzertutzarra antolatzen ari ginen, ñabardura txikiena ere maitasun handienarekin lantzen. Kontzertutzar hori talde legez ditugun erronkei aurre egiteko indarrak biltzeko kontzertua izatea gura genuen, sortzaile legez, orain arte sortu dugunetik, musika bide berriak urratzeko. Covid 19ak eragindako pandemiak kontzertutzar hura atzerarazi digu. Ez digu, ostera, musikarekiko grina apaldu.
Zalantzak izan ditugu, gure ofiziokide askoren antzera, ziurgabetasun egoera honetan, zeinetan euskal kulturgintzak kolpe larria jaso duen, gelditu, isildu eta egoerak hobera egin arte itxaron edo ez. Gutxi iraun digu zalantzak.
Gu, musikak bizi gaitu, sortzeak, kantuak, oholtzan zaleekin batera bizirik sentitzeak.
Musikak salbatuko gaitu emergentziazko egoera batetik elkarrekin irtetzeko aldarria da. Elkarrekin bizitzeko gaude.
Nork berea izango du eta guretzat oralekua musika da inoiz baino sendoagoa.
Naufragoarentzako salbamendua musika da inoiz baino seguruagoa.
Alderrai dabilenarentzako iparrorratza musika da bidea inoiz baino argiago erakusten diguna.
Gu musikak salbatu gaitu
- Kantak:
- Musikak salbatuko gaitu
- Egurre emon
- Zure bila
- Zure ahoan lore bat ( Kirmen Uribe eta Eñaut Elorrieta lagun )
- Egunero
- Bixotzetik
Musikak Salbatuko Gaitu diskoa urriaren 17tik 25era grabatu genuen, Kataluniako Banyeres del Penedèsen dagoen La Casamurada estudioan:
Ekoizlea: Ricky Falkner
Grabaketak eta nahasketak: Jordi Mora
Masterizazioa: Victor Garcia, Ultramarinos mastering estudioa
Ilustrazioak: Diego Mir
Diseinu grafikoa: Dani Requeni
Kontratazioa:
Panda Artist Management ( Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. )
Komunikazio ekintzetarako:
Dijitalidadea ( gotzon barandiaran arteaga Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. / 656796209 )